Argazki Galeria / Galería de Fotos
(más abajo en castellano)
(más abajo en castellano)
Gaur, abuztuak 1a,
zazpi egunen buruan jarduera, hitzaldi, antzerki, protesta...
burutuz, herri ezberdinetatik igaro den AHTren aurkako bizikleta
martxa amaitu dugu Donostian. Bizikleta martxa desobeditzaileari
amaiera emateko azken km-a oinez burutu dugu Artzai Onetik aterata
Bulebarreraino. Azken km honetan AHT eta berarekin batera datorren
eredu desarrollista eta kapitalista bultzatzen duten zenbait
instituzioren aurrean, lurra erasotzen duten proiektu txikitzaileen
kontrako jarrera azaleratu eta desobedientziaren bidea beste jendarte
eredu baten aldeko hautua aldarrikatu dugu. Horrenbestez, Andia
kaleko Jaurlaritzako
eraikina “AHT bide itsua” lelodun pegatinez josi dugu; izan ere,
azken boladan agertutako notiziek gero eta modu nabariagoan erakutsi
dute, AHT eta proiektu txikitzaileen eraikuntza, lurraren kontrako
eraso bortitza izateaz gain, bide itsua besterik ez dela, sozialki
zein ekonomikoki guztiz kaltegarria.
Tolosa, Ikaztegieta, Anoeta eta Alegiako alkateek AHTren aurka gutuna
Tolosa, Ikaztegieta, Anoeta eta Alegiako alkateek AHTren aurka gutuna

