lunes, 24 de noviembre de 2025

ZUNDAKETEN AURKA / CONTRA DE LOS SONDEOS

 


STOP ZUNDAKETAK -AHTRIK EZ: MENDI MARTXA ETA ALDARRIKAPEN JAIA

Gaur, igandez, mendi martxa eta aldarrikapen jaia egin dira Idiazabalen, AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekiko lotunea erabakitzeko iragarri den zundaketa kanpaina salatu asmoz. Gogoratuko denez, duela hilabete komunikabideek urriaren amaieran Goierri eta Sakanako herrietan zazpi zundaketako kanpaina hasiko zela argitaratu zuten.

Euria espero zenez, martxaren antolatzaileek aurreikusitako ibilbidea murriztea erabaki zuten. Martxa Olaberria eta Idiazabal arteko puntu batetik gertu igaro da, eta badirudi bertan zundaketa bat egitea aurreikusita dagoela. Zulatu beharreko puntuei buruzko ezjakintasun handia dago, kalteturiko udalek, orain arte, ez baitute horri buruzko inolako informaziorik jaso. Ibilbidean zehar, bertsio ofiziala ezeztatuz, Aralar mendiguneari modu basatian eragiten dion  hirugarren alternatibak mehatxaturiko eremuei buruzko azalpenak eman dira, baita Euskal Yaren Gipuzkoako zatiak zonaldean utzitako itzuliezinezko ondorioez ere mintzatu dira.

Idiazabalera itzulita, 12:00etan herriko frontoiaren ondoan mendi martxaren amaiera ekitaldia egin da. Txalapartaren doinuz harrera egin zaie mendizaleei. Trikitixa eta panderoak girotutako tokiko produktuez osatutako hamaiketakoaren ondoren, STOP zundaketak-AHTrik EZ ekimenak zundaketen aurka egindako bi urte eta erdiko borrokaren balorazio oso positiboa egin du (atxikituriko dokumentua). Ondoren, Inma Mugerza hidrogeologoak AHTak Aralarko karstean eragin ditzakeen kalteak azaldu ditu. Datorren ostiralean, azaroak 28, arratsaldeko 6etan, Ataungo udaletxean bere gaurko hitzaldia xehetasun handiagoz burutuko du. Ondoren, inguruan bizi diren izaki mitologikoek antzezpen txiki bat egin dute.

Ekitaldiari amaiera emateko, zundaketak egiteko inolako laguntzarik ezta baimenik ez emateko eskatu zaie mehatxaturiko udalei. Era berean, Sakanako eta Goierriko bizilagunei gogorarazi zaie adi jarraitzeko eta 656711130 ekimeneko telefonora deitzeko, bai eta dagokion udalari ere, zundaketak iragarri diren herrietako lurretan mugimendu susmagarriren bat antzemanez gero.

ZUNDAKETAK GELDI DITZAGUN – AHT GELDI DEZAGUN

STOP ZUNDAKETAK - AHTrik EZ ekimena

 


STOP SONDEOS-AHT NO: MARCHA MONTAÑERA Y ACTO FESTIVO-REIVINDICATIVO

Hoy domingo ha tenido lugar en Idiazabal una marcha montañera y un acto festivo-reivindicativo para denunciar la campaña de sondeos con el fin de decidir la alternativa de conexión del corredor navarro del TAV con la Y vasca. Como se recordará, hace un mes los medios de comunicación publicaron la noticia de que a finales de octubre iba a comenzar una campaña de siete sondeos en diferentes pueblos de Goierri y Sakana.

En previsión de lluvia, la organización de la marcha acordó recortar el itinerario previsto. La marcha ha pasado cerca de un punto entre Olaberria e Idiazabal donde parece que está previsto hacer un sondeo. Hay un gran desconocimiento sobre los puntos a perforar ya que los ayuntamientos afectados, hasta la fecha, no han recibido ningún tipo de información al respecto. A lo largo del recorrido ha habido explicaciones sobre las zonas afectadas por la tercera alternativa, que, en contra de la versión oficial, afecta de manera brutal al macizo de Aralar. Asimismo, se ha hablado sobre los destrozos irreversibles causados en la zona por la construcción anterior del tramo gipuzcoano de la Y vasca.  

De vuelta a Idiazabal, a las 12:00 horas al lado del frontón de la localidad ha tenido lugar el acto final de la marcha montañera. Al son de la txalaparta se ha hecho el recibimiento a las-los marchistas. Después del almuerzo de productos locales amenizada por trikitixa y pandero, se ha realizado una valoración muy positiva de la lucha de dos años y medio en contra de los sondeos por parte de la Iniciativa STOP zundaketak-AHTrik EZ (texto adjunto).  A continuación, la hidrogeóloga Inma Mugerza ha explicado brevemente las afecciones que el TAV pudiera originar en el karst de Aralar. El próximo viernes, 28 de noviembre a las 6 de la tarde en el Ayuntamiento de Ataun ampliará con más detalle su intervención de hoy.  Posteriormente, los seres mitológicos que habitan la zona han realizado una pequeña representación teatral.

Para finalizar el acto, se ha pedido a los ayuntamientos afectados que no presten ninguna ayuda para la realización de los sondeos y que no concedan ningún tipo de permisos. Asimismo, se ha recordado a los vecinos y vecinas de Sakana y Goierri que sigan atentos y llamen al teléfono de la iniciativa 656711130 y al ayuntamiento correspondiente en caso de que se detecte algún movimiento sospechoso en los terrenos de las localidades donde se han anunciado los sondeos.

PAREMOS LOS SONDEOS – PAREMOS EL TAV

Iniciativa STOP SONDEOS - NO AL TAV



GAUR EGUNGO TESTUINGURUAREN IRAKURKETA

Euskal Herrian 30 urte baina gehiago daramatzate abiadura handiko trena martxan ipintzeko helburuz hainbat eta hainbat eskualde kaltetuz. Nafarroako Iza eta Sakana, GipuzkoakoGoierri eta ArabakoLautada arteko tartean Euskal Y eta Nafar korridore izena eman dieten atalen arteko lotura egiteko asmoa adierazidute Espainiako Gobernuak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. Hori nondik egin erabakitzeko lehen urratsa dira azken urteotan komunikabideetan bolo–bolo dabiltzan eta gure artean elkartu eta gaurkoan hona etorrarazi gaituzten zundaketa asmoek.

Ia bi urte eta erdi joan dira lehen aldiz eta ezustean Ataunen lehen zundaketa hura ixilpean egitera agertu zirela. Horrek herritarrak eta bertako udala mugiarazi zituen eta ez egitea lortu zuten. Horren ondorioz eskualde hauetako AHTren aurkako eta Ingurumenaren aldeko zenbait taldek AHT zundaketen aurkako ekimena sortu genuen eta horrelako egoeren aurrean erantzuteko protokoloa adostu. Honen arabera, AHT zundaketa susmoa piz dezaketen obren aurrean eremu horretako udalera eta ekimenaren 656711130telefonora deitzea eskatzen da, hauetatik erantzun koordinatua antolatzeko.

Ondoren hainbat ekimen antolatu ditu AHT zundaketen aurkako ekimenak:

·      2023an egindako zundaketa baimen eskaeren aurrean, bizikleta martxa egin genuen, Nafarroa, Gipuzkoa eta Arabako eskualdeak lotuz eta zundaketa guztiak berehala geldiaraztea eskatuz eta gizartea zein udalen arbuioa eskatuz. Bizikleta martxan informazioa zabaltzeaz gain, hainbat elkarretaratze egin ziren.

·      Bestelako ekintzak burutu dira baita: mendi martxak (Lakuntza-Arbizu, Iturmendi-Bakaiku, Izurdiaga-Urritzola-Errotz…), hitzaldi (Ordizia), erakusketa (Lazkao), eztabaida (Ataun), elkarretaratzeak (Beasain, Altsasu…)

·      Horiez gain, hainbat udaletan mozioak onartu dira zundaketen aurka (besteak bestre Idiazabalen

Handik hona, bitan aktibatu behar izan da zundaketen aurreko protokoloa, Nafarroako Otsobi zein Izurdiagan. Bietan herritarrei eta bertako erakundeetako ordezkariei esker modu irregularrean egin nahi zituzten lanak gelditzea lortu genuen. Garaipen kolektiboa izan da.

Denbora honetan, AHTaren erakunde sustatzaileak behin eta berriro agertu dira komunikabideetan,askotan haien arteko ika–mikak tarteko, hainbatetan gerora gezurtatu dituzten informazioa/desinformazioak zabaltzeko eta baita eskualde hauetako borondatearen gainetik jarraitzeko nolako bideetara joko duten ere mehatxatzeko.

Azkenekoz esan dutenaren arabera hemendik aurrera 9 hilabeteko epea dute zundaketak egiteko baina udaletara ez dute informazio, ez baimen eskaerarik bidali eta zehazki non izango diren ere ez da jakiten, Ataun, Beasain, Olaberria, Idiazabal, Bakaiku eta Iturmendiko leku batzuk seinalatu badituzte ere. Jasotako informazioa komunikabide batzuen bitartez jaso dugu, ez bide ofizialetatik, udalek ere ez baitute ezer jaso.

Dakiguna da hartuko luketen aukera harturik ere, AHTak kaltea lekarkeela inguru hauetara eta eztabaida ez dela AHTa nondik egin, egin behar ote den dela benetako eztabaida eta hori erabaki bitarte martxan dauden lanak eta zundaketa asmoak bertan behera utzi behar direla. Eztabaida horretan ere guk argi dugu ez dugula AHTrik nahi, irtenbidea izan ordez arazoa delako.

Argi dugu ere, azken urte hauetan zundaketak atzeratzea lortu bada eman den herri eta udalen erantzunagatik izan dela eta adi eta borrokan jarraitzeak merezi duela. Horregatik orain artekoagatik eskerrak eman eta antolatzera deitzen zaituztegu. Udalei eskatzen diegu zundaketa lanak egiten ez laguntzeko eta baimenak ez emateko. Era berean, guztioi gogorarazten dizuegu protokoloaren bidez aurre egiten jarraitzeko..

Gaurkoan baditugu kartelak eta pegatinak zundaketen protokoloa adierazten dutenak eta horiek hartzera gonbidatzen dizuegu, zuen herri eta eskualdeetan zabaltzera, bereziki zundaketak aurreikusten diren herri eta eskualdeetan. Eta bestetik zuen laguntza ekonomikoa ere behar dugu, azken batean aurrera eramaten ditugun ekintzak herritarron laguntzari esker burutzen baititugu. Horretarako hamaiketakoa egiten dugunean aukera izango duzue zuen ekarpena egiteko. Milesker aldez aurretik.

Azkenik, gonbidatzen zaituztegu, datorren astean Ataunen izango den hitzaldira, gure ondoren hitz egingo duen Inma Mugerza hidrogeologoak eta EHUko ikerlariak emango duena. Hasiera batean asteazkenean ematekoa bazen, azkenean ostirala 28an izango da, arratsaldeko 6etan Ataungo udaletxean.  Hitzaldiaren izenburua: “AHTak, Ingurune karstikoak zeharkatzearen arriskuak”. 

Eta Inmari emango diogu hitza eta gaur igandez hona etorri izana biziki eskertzen diogu.

STOP  ZUNDAKETAK  - AHTRIK  EZ

Idiazabal,  2025eko azaroak 23


No hay comentarios:

Publicar un comentario