martes, 30 de julio de 2013

Protesta de altura contra el TAV en las obras de Andoain‏. Crónica del tercer y cuarto día de la marcha de bicis.

(más abajo en castellano)
Argazki galería / Galería de fotos

Kronika: Hirugarren Eguna
Herenegun, txirrindula martxa desobeditzailearen hirugarren egunean, Angiozartik abiatu ginen gozaldu ondoren. Herri txiki honen paisaia, eraikitzen ari diren AHTren zubibideak itxusten du nabarmenki.
Antzuolan, lanen jarraipena ikusi ahal izan genuen. Herri honetatik AHTz gain, Durango-Beasain autobiaren zatia ere igaroko da. Deskarga mendatean goiko aldean, autobia honen tunelen lanak ikusi ahal izan genituen. Landa eremua zena metropolizatzen ari da artifizializazioaren zauriak hedatzen diren heinean. Urretxun zegoen Urola treneko geltokian, gaur egungo gaztetxean hamaiketako hartu ondoren indarrak berreskuratuak, Eitzagako gainera abiatu ginen klasika hortikan pasatzen zela baliatuz AHTren aurkako elkarteratze bat burutzeko.

Klasika pasa ondoren Ezkio-Itsasora irten ginen, bertan, alkateak eta alkate ohiak AHTren aurrean herri txiki honek sentitu duen ezintasunaz hitz egin ziguten. AHTren lerroan agerian gelditzen den zati bakarra izanik hortxe plataforma lojistikoa eta AHTren geltokia dago aurreikusia. Honek hesi efekto ikaragarria sortuko du herrian, autopistak sortzen duenari eta herriak sufritzen duen isolamenduari gehituko dena.
Lanak Otsailetik geldirik daude, baina lurren mugimenduak agerian uzten dute zonaldearen suntsiketa.

(castellano)
Crónica del Tercer Día
Por la mañana el grupo ciclista salió de Angiozar para dirigirse hacia Antzuola. Se subió el puerto de Deskarga, con gran esfuerzo para algun@s, y en sus inmediaciones un vecino de Antzuola explicó detalladamente cuáles son los impactos de las obras del TAV y de la Autovía en dicha zona. Después de la amena charla los opositores al TAV tomaron rumbo hacia Urretxu donde pudieron disfrutar del almuerzo que preparó en el gaztetxe la gente de la Gazte Asanblada. Más tarde los marchistas salieron hacia Zumárraga donde tuvo lugar una concentración de denuncia del TAV al paso de la prueba ciclista la Clásica Donostia. Los opositores al TAV comieron en Arriaran (Beasain), para ya a la tarde dirigirse hacia Ordizia, donde después de dar unas vueltas por el pueblo, estuvieron cantando canciones de denuncia del TAV junto a los jóvenes de la Gazte Asanblada del pueblo, que celebraba las fiestas de la localidad. Después tomaron rumbo hacia Zerain, donde pudieron disfrutar de una magnífica actuación del Mago Txan.

-------------------------------------------------

Kronika: Laugarren Eguna
Atzo, AHTren aurkako martxa desobeditzailearen 4. eguna izan genuen. Zerainen esnatu ginen eta gosaldu ondoren Barbarin auzo ederrari bisita egin genion, aldapa itzela igo ondoren!! Bertan hango baserritar batek eta Tentsio Altuko Dorreen Aurkako Plataformako kideek Deikaztelutik etorriko litzatekeen lerroak ekarriko lituzkeen kalteak azaldu zizkiguten. 80 metroko garaiera, 400.000 boltioko dorre hauek, Europako legediaren arabera bizi lekuetatik 400 m distantzia minimora kokatu behar lirakete baina Nafar gobernuak bizi gunetik 9 metrora kokatu nahi ditu. Horretaz gain, horien kokapenak kalte ekologiko larriak ekarriko lituzke. Hortik Alegiruntz abiatu ginen hamaikeako goxoa dastatzeko. Anoetan bazkari legea goxatu genuen Gaztetxean putzuan bainu freskagarri bat hartu ondoren.   
Protesta gorena AHTren aurka Andoaineko lanetan
Andoaingo obretan, Lasarterako bidean, berriro ere Abiadura Handiko Trena behin betikoz gelditzearen aldarria egin da. Bi lagunek obretako garabi oso garai batean “TAV STOP AHT” dioen pankarta erraldoia eskegi dute. Aldi berean kontzentrazioak ere burutu dituzte hainbat aurkari taldek N-1 autobiako zubietan eta AHTren obretarako garabien azpiko sarreran, AHT salatzeko, pankartak irekiz eta zubietan lotuz. Beste behin ere AHTk dakartzan ondorio ekologikoak, zonalde honetan oso nabariak direnak, eta zentzugabekeria ekonomiko zein soziala salatu nahi izan da. Izan ere, gogoratu beharra dago Euskal Herrian 10.000 miloi euro xahutuko dituztela makroproiektu honetan, sektore sozial batzuk murrizketa gogorrak pairatzen ari diren bitartean. Finean, AHTrekin jarraitzea zentzugabeko burugogorkeria antzua da, bide itsua; hondamendi ekologikoa eta sozioekonomikoa. Horregatik, ekintza honen bitartez AHT betirako gelditu eta dakarren jendarte eredua zalantzan jarriz, gai honen eta lurrari erasotzen dioten proiektu txikitzaileen inguruko hausnarketa sakona beharrezkoa dela aldarrikatzen dugu. Gero AHTren aurkako mezuak zabaldu ziren pankarteen bitartez Andoain zeharkatzen duen autobian zehar. Bide osoan zehar AHTren zubibide erraldoiak eta tunelen ahoak ikusi ahal izan genituen zonaldean sortzen ari den kalte itzela egiaztatuz.

Arratsalde bukaeran, Juantxo Estebarantz-ek aldaketa soziala helburua duen ekintza kolektibaren inguruko aurkezpena egin zuen eta denon artean eztabaidatu ondoren, afari ederra goxatu genuen. Ondoren “Las dos D” bikote kubatarraren zirrarazko kontzertua entzuteko parada eduki genuen. Eskertu nahi dugu zinez, martxan zehar herritarrek eskaintzen diguten harrera beroa eta hainbeste gozatzen ditugun otorduak.
(castellano)
Crónica del Cuarto Día
Después de despertar en Zerain y desayunar para coger fuerzas el grupo de opositores al TAV realizó una visita al barrio de Barbarin, después de subir con mucho esfuerzo las empinadas rampas de la carretera. En dicho lugar un vecino del pueblo junto a un par de personas del grupo contra las líneas de alta tensión explicó con todo lujo de detalles los impactos de dicho proyecto. Al parecer se contempla la colocación de torres de 80 metros de altura y una potencia de 400.000 voltios. A pesar de que la legislación impide la colocación de dichas torres a menos de 400 metros de los pueblos, el Gobierno navarro lo quiere imponer a una distancia menor de 9 metros. Después de dicha charla y una vez atravesado Legorreta en kalejira, los participantes partieron hacia Alegia donde pudieron disfrutar de un almuerzo preparado por los vecin@s del pueblo. Más tarde el pelotón desobediente partió hacia Anoeta donde estaba programada una comida en el gaztetxe. A la tarde se realizó la acción de protesta en la grúa, que más abajo se detalla. Después de dicha acción el grupo asistió a una charla de Juantxo Estebaranz en el gaztetxe de Andoain, para más tarde gozar con el concierto que ofreció el grupo cubano"Las Dos D".
Protesta en la grúa del TAV en Andoain
Hoy día 27 de julio en el contexto de la marcha de bicis desobediente contra el Tren de Alta Velocidad se ha realizado una acción de denuncia en las obras del TAV en Andoain dirección Lasarte, al objeto de volver a exigir la paralización definitiva de esta macroinfraestructura. En esta acción dos personas se han subido a una grúa de las obras del TAV desde donde han desplegado una gran pancarta con el lema “TAV STOP AHT”. Al mismo tiempo varios grupos de opositores al TAV se ha concentrado en los puentes de la autovía N-1 y en la zona de obras bajo las grúas y han desplegado pancartas dando apoyo a dicha acción de protesta. 

El objetivo de esta vistosa protesta es el denunciar los gravísimos impactos ecológicos que el TAV conlleva en esta zona, además de denunciar el fuerte derroche económico que se está produciendo con la construcción de las obras del TAV. Hay que recordar que el gasto de la construcción del TAV en Euskal Herria asciende a 10.000 millones de euros mientras la mayoría social acarrea con los fuertes recortes realizados en sectores como el empleo, la educación, la sanidad o los servicios sociales. Por ello volvemos una vez más a reclamar la paralización definitiva de las obras del TAV, dado que entendemos que seguir con esta obra no es más que un sinsentido y una cabezonería de los promotores del TAV. Denunciamos que el TAV es lo más parecido a una vía sin salida, o una vía muerta, dado que gran parte de los tramos de la misma obra están inacabados y sin ningún tipo de conexión a medio o largo plazo, por falta de fondos económicos para ello y por los consabidos retrasos en la ejecución del proyecto.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada