Gaur asteartean, goizeko 11etan, Mugitu! AHTren aurkako desobedientzia
mugimendua, baraualdi desobedientean dagoena, osasungintzako langile eta
ospitaleko sukaldaritzako pertsonalarekin batera elkarretaratzea egin
du ospitaleen aurrean, 50 bat pertsona bilduz. Elkarretaratzearen
helburua AHTren zarrasteltzea salatzea zen, eta ondorioz, osasungintzan
jasaten ari diren murrizketak.
Sukaldaritzako pertsonalaren
aldarrikapena nabarmendu da bereziki, zerbitzuaren pribatizazioaren
aurka borrokan dabilena. Elkarretaratzean bildurikoek ospitaleetako
erabiltzaileei informazio orriak banatu dizkiete. Era berean, ospitale bateko eraikin baten goialdetik
pankarta erraldoi bat zabaldu da “AHTk osasuna murrizten du” leloarekin
eta Mugitu!Mugimenduak sinaturik. Elkarretaratzearen bukaeran, sukaldaritzako pertsonalak parodia bat egin
du beraien zerbitzuaren pribatizazioa salatuz, baina baita ere,
biztanle guziei eragiten dieten murrizketa orokortuen politika salatuz
ere. Behin parodia bukaturik, 10 baraugileek Bianako Printzea osasun zentrora
abiatu dira informazioa banatuz. Era berean, kontsulta pasatzera
joandako ehunka pertsonen aurrean ozenki azaldu dituzte AHTren gastu
izugarriak eta hauek osasungintzan ahalbidetzen duten murrizketen
politika. Argazkiak: Ekinklik


Una vez acabada la parodia los diez ayunantes se han dirigido al centro sanitario Príncipe de Viana donde han hecho un reparto de información. Al mismo tiempo, de de viva voz ante los cientos de personas que iban a pasar consulta han criticado el desorbitado gasto del TAV que posibilita la política de recortes en sanidad.
No hay comentarios:
Publicar un comentario