miércoles, 8 de diciembre de 2010

El 11 de diciembre manifestación contra el TAV en Baiona, Italia y Alemania.

El pasado sábado día 11 de diciembre la oposición a las     líneas de alta velocidad de Italia (Val di Susa, Turín), Euskal Herria (Baiona) Estado francés (Landas, Lot et Garonne, Vienne, Deux Sévres, Gironde, Tarbes) y Alemania (Stuttgart) organizó una jornada de movilización y de protestas en contra de las llamadas infraestructuras inútiles. En concreto en Baiona, a las 15h. salió una manifestación en   contra de las nuevas líneas de alta velocidad proyectadas en el territorio de Iparralde y que cuentan con una amplia oposición de localidades afectadas, sindicatos, organismos sociales y electos de dicho territorio. Sin más, os dejamos con la información en euskera sobre esta jornada.

Abenduak 11, Baiona:«alferrikako proiektuen kontrako» egunean, mobilizazioa deitu du CADEk, AHT salatzeko. Europako hainbat herrialdetan «alferrikako proiektuen aurka» egingo den egunaren karietara, joan den urtarrilaren 23an Hendaian izandako manifestaldian aurkeztu zen Kartaren izenpetzaileak karrikaraturiko dira, berriz ere, ondoko abenduaren 11n Baionan. Egun horretan, CADE ingurumen defentsarako elkarteen kolektiboak «AHTri ez!» aldarrikapena hedatuko du Lapurdiko hiriburuan, arratsaldeko hiruretan Laugatik abiatuta. Oraingoan, gainera, Estatu frantsesean, Alemanian eta Italian ere mobilizazioak eginen dira.
info gehiago:
«Alferrikako proiektuen kontrako» egunean, mobilizazioa deitu du CADEk, AHT salatzeko.

Arratsaldeko hiruretan Laugatik abiatuta. AHT : SEKULAN BAINO GEHIAGO, DENAK ELGARREKIN ! Azken lau hilabetetan, nahiz eta deklarapen ofizial baikorrak azaldu diren, Hego Europa Atlantiko AHT xedeari oztopo ainitz xutitzen zaizkio :
- Krisiak jotzen du azkar. Españako AHT inbertsioek behera egiten dute, Europakoek berdin. Gure eskualdean, kolektibitateen diru parte hartzeak (gure zergak beraz) emendatzen ari dira, 5000 euro gosta bailitake etxe bakoitz mailegatu diru zama handiaren ordaintzeak.
- Ministro batzu gibelera egiten hasiak dira.
- Burdin bideetako adituek (baita ere gure aurkariek) AHT-ren geroa dudan emaiten dute. Hasteko, dirutza aldetik : peagen igotzeak (45% hemendik 2012rat) zalantzan emanen du orain arte tren batzuk ateratzen duten irabazia. Teknika aldetik, aleman edo txinako konkurentzia irabazdun ateratzen da tokian tokika -ikus Eurotunnel-en kasua-.
- RFF-eko estudioek berek diote ohizko burdin bideen erabillera nahikoa dela, oraino luzarako.
__________
2010-ko uztailaren 14an, “la vie du rail” aldizkarian, artikulu bat izendatua : “Entreprise : Guillaume Pépy face au malaise des cadres”, nun aipatzen den SNCF-ko presidenteak uztailaren 5ean eman zuen prentsaurrekoa. Inbertsioen apaltze eta azpiegituretaz hauxe dio Pépy jaunak : “oro har, hobe da abiadura handiko bide baten xedea bertan uztea, eta ohizko tren bide sarearen arramoldatzeari buruz behar diren neurriak hartzea.”
________
BAI IRABAZTEN AHAL DUGU !

Nahiz eta gure ikusmoldeak bere bidea egiten ari duen, Frantzia eta Espaniako estatuen politika gogor eta ezin moldatuak, egitasmo izari gabekoa inposatu nahi digu.
Borrokaren bihurgune nagusian gira orai : lazgarria litaike zinez azken AHT-aren eraikitzea gure eskualdeak jasaitea ! Gure ezadostasuna plazaratu behar dugu sekulan baino gehiago, sarraski deitoragarriari EZ erraiteko. Abendoaren 11an, karrikan ibili behar dugu denek, eskuz-esku, AHT-ren aurka ari diren Alemania eta Italiako lagunekin, bai eta ere Gironde, Landes, Lot et Garonne, Tarn et Garonne eta hainbat tokiko ezagunekin. Milaka izanen gira, segur, presuna, hautetsi, elkarte, euskal-herri eta landesetakoak, gure lur, eremu eta ondareen fagoretan, gure bizi moldearen fagoretan. Borroka hau denena da, burdin bidetik hurbil bizi edo urrunago.
AHT-RI EZ !… ONDARE ETA DIRU XAHUTZEARI EZ !…OHIZKO TREN BIDEAREN ARRAMOLDATZEARI BAI, AUZOEN BIZI MOLDEAREN ERRESPETUAN. DENAK BAIONARA, LAUGA, ABENDOAREN 11a, ARRATSALDEKO HIRU ORENETAN.

Ingurumenaren defentsarako elkarteen batzordea (CADE), ADIRH Hiriburu, Burdin bide berrieri ez, ACE Hendaia, Ahetze, Arbona, Arrangoitze-Basusarri, Vie et patrimoine, Azkain LGV, AHT-ri Ez Senpere, ATTAC Landes, Euskal Herriko ATTAC, Biriatu, D22-aren defentsa komitea, LAB, Mouguerre Cadre de Vie, Nivelle-Bidassoa, Association Sorssoube - Northon, Tarnos, Uztaritze Ingurumena Zain, Villefranque Cadre de Vie, Miarritz voies actuelles, ACCRIL, Amis de la Terre Landes, Fédération SEPANSO Aquitaine elkarteek jakinarazten dizuete : Bide berriei ez !!!

Izan ere, Hendaiako Kartaren izenpetzaileek «tren garraioaren gaiaren inguruan, erresistentzia egunean» parte hartzeko «deialdi europarra» egin dute. Hala, egungo burdinbidearen modernizazioaren alde eta AHT proiektu berriak ekarriko duen diru xahutzearen kontra dagoen orok beraiekin bat egitea espero dute.

Victor Pachon CADEko ordezkariak nabarmendu duenez, urte hasierako manifestazioan gertatu bezala, herritarrekin batera, laborariak ere mobilizatuko dira. «Hendaian egin zuten moduan, laborarien traktoreek ibilaldia irekiko dute. Oraingo honetan, gainera, barnealdeko nekazariak ere bertan izango dira», esan zuen Pachonek.
Hain zuzen, manifestazioa prestatzeko zenbait herritan egiten ari diren bilkuren berri eman zuen. Joan den asteartean, Baionako Santespiritu auzoan egin zena aipatu zuen bereziki, gaiarekin lotutako lehen bilkura horretan 200 bat lagun elkartu baitziren. «Bilkura emankorra izan zen oso, eta bertan herritarrek auzoan izandako higiezinen erosketak eragin dizkieten kezkak agerian geratu ziren. Beren ustetan, maila handiko etxebizitzak eraikitzeko espekulazio operazio batekin lotuta daude erosketok», esan zuten CADEko kideek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario