Mostrando entradas con la etiqueta recogida de firmas. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta recogida de firmas. Mostrar todas las entradas

viernes, 17 de diciembre de 2010

Nafarroako AHTaren aurkako hautetsi sareak «eztabaida soziala» eskatu du

Nafarroa osoko ehun hautetsik AHTaren aurka sortutako sareak «zalantzan» jarri du tren lasterraren proiektuaren beharra, eta sortuko liratekeen ingurumen arazo eta ondorio ekonomikoengatik kezkaturik agertu da.Bestalde, Nafarroako AHT Gelditu! Elkarlanak bultzatutako «eztabaida sozialaren aldeko» sinadura bilketarekin bat egin du. Azkenik, Nafarroako aurrekontu orokorren aurka hamaika eragilek larunbatean "Aurrekonatuak: herriak erabaki, herriarentzat. No a los recortes" lelopean antolatutako manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute ere.