Gaur
Izurdiagan izandako AHTaren zundaketen aurkako elkarretaratze iraunkorraren
inguruko informazioa bidaltzen dizuegu.
Elkarretaratzea arratsaldean bukatu da jakitean enpresak ez duela lanekin jarraituko beharrezko baimen
guztiak lortu arte.
Os informamos
de la concentración permanente anti Sondeos del TAV ocurrida hoy en Izurdiaga,
que ha concluido con el anuncio de que la empresa no continuará con los
trabajos hasta no conseguir todos los permisos necesarios.
STOP AHT ZUNDAKETAK EKIMENAK IZURDIAGAN DEITUTAKO ELKARRETARATZEA
Gaur,
astelehena, Urtarrilaren 20an, goizeko 9:00etan STOP AHT Zundaketak ekimenak
elkarretaratzea deitua zuen Izurdiagako futbol zelaian, bertan egin behar
zituzten AHTaren azterketa geoteknikoen zundaketak gaitzesteko. Goizeko 9etan
bertaratu diren 20 pertsonez gain -horietako asko bazkalordura arte mantendu
direnak-, Foruzaingoaren lau ibilgailu eta komunikabide ugari ere agertu dira.
Hala ere, goizean ez da zundaketa-enpresarik izan inguruetan.
Pasa den
ostegunean, hilaren 16an, Izurdiagako bizilagunek CEMOSA enpresako langileak
ikusi zituzten, makina zulatzaile baten bidez zulo bat egiten ari ziren
bitartean, trenbidetik oso gertu dagoen errepidearen bazterbidean. Enpresak,
Arakilgo Udalean obrak egin ahal izateko eskaerarik egin ez bazuen ere, eta,
beraz, udal obra-lizentziarik ez bazuen ere, adierazi zuen astelehenean
jarraitu behar zutela lanekin, baina ez dute halakorik egin. Izurdiagan ez
ezik, Urritzolan eta Lakuntzan ere zundaketak egiteko mehatxua dago.
Arratsaldeko
15:00etan egindako bigarren elkarretaratzera beste 15 pertsona hurbildu dira.
Bertan jakinarazi da enpresak ez duela zundaketekin jarraituko beharrezko
baimen guztiak eskura izan arte.
Hala ere,
legezkoak izan ala ez, STOP AHT Zundaketak ekimenak erne egoteko eta edozein
zundaketari aurre egiteko deia egiten du, obra megalomano bidegabe eta
suntsitzaile honen inposaketan lehen pausotzat jotzen dituelako. Herritarrak
ekimenean parte hartzera animatzen ditu, baita ondoren iragarriko diren
deialdietan ere. Gogoratu, berriz ere, zundaketak antzemanez gero, dagokion
udalari jakinarazi behar zaiola, bai eta 656711130 ekimenaren telefonoari ere,
zundaketen aurkako protokoloa aktibatzeko.
STOP AHT Zundaketak!
STOP AHT
Zundaketak Ekimena
CONCENTRACIÓN
CONVOCADA POR LA INICIATIVA STOP AHT ZUNDAKETAK EN IZURDIAGA
Hoy lunes 20
de enero, a las 9:00 de la mañana, la iniciativa STOP AHT Zundaketak ha
convocado una concentración en el campo de fútbol de Izurdiaga para mostrar su
rechazo a los sondeos para estudios geotécnicos del TAV. Además de las 20
personas que han acudido a las 9 de la mañana, muchas de las cuales se han
mantenido hasta la hora de comer, también se han desplazado hasta el lugar
cuatro vehículos de la Policía Foral y abundantes medios de comunicación. Sin
embargo, a lo largo de la mañana no ha habido presencia de la empresa de
sondeos en las inmediaciones.
El pasado
jueves 16, los vecinos de Izurdiaga observaron varios operarios de la empresa
CEMOSA mientras realizaban un agujero con una máquina perforadora en el arcén
de la carretera, muy próxima a las vías del tren. La empresa, a pesar de no
haber realizado ninguna solicitud en el ayuntamiento de Arakil para poder
realizar las obras, careciendo por tanto de licencia de obra municipal, indicó
que debían continuar los trabajos el lunes, cosa que no han hecho. Además de en
Izurdiaga, existe la amenaza de que se realicen sondeos en Urritzola y en
Lakuntza.
A la segunda
concentración realizada a las 15:00 de la tarde han acudido otras 15 personas.
En la misma se ha informado que la empresa no continuará con los sondeos hasta
tener a su disposición todos los permisos necesarios.
Sin embargo,
sean legales o no, la iniciativa STOP AHT Zundaketak hace un llamamiento a no
bajar la guardia y a seguir confrontando cualquier intento de nuevo sondeo por
considerarlos como primer paso en la imposición de esta obra megalómana injusta
y devastadora. Se anima a la población a participar en la iniciativa, así como
en las convocatorias que se anuncien posteriormente. Recordar una vez más que,
en el caso de detectar posibles sondeos se notifique al ayuntamiento
correspondiente, así como al teléfono de la Iniciativa 656711130 para activar
el protocolo anti sondeos.
STOP sondeos TAV!
STOP AHT Zundaketak Ekimena
No hay comentarios:
Publicar un comentario