domingo, 12 de noviembre de 2023

AHT ZUNDAKETEN AURKAKO MENDI MARTXA / MARCHA MONTAÑERA CONTRA LOS SONDEOS DEL TAV


AHT ZUNDAKETEN AURKAKO MENDI MARTXA

Gaur, azaroak 11, larunbata, Sakana eta Goierriko AHTaren zundaketen aurkako ekimenak deituta 50 lagun inguru bildu dira goizeko 9:30etan Lakuntzako plazan. Handik Andia magaleruntz abiatu dira AHTa Sakanan barrena Gasteizera edo Ezkiora eraiki erabakitzeko Lakuntza eta Arbizu artean egin nahi dituzten zundaketa puntu eta kanpaina geoteknikoak bertatik bertara ezagutzeko. Ibilbidean zehar aipatutako puntuak erakusteaz gaiz, AHTak inguruan eragingo lituzkeen kalteen berri eman da (tunelak, zubibideak, lubakiak…) eta tarte batean, ingurune berdinetik pasarazi nahi duten goi tentsioko lineen berri eta horien aurkako borrokari buruzko azalpenak eman ditu Goi tentsioko lineen aurkako plataformako kide batek. Gisa horretan Arbizuko plazarainoko bidea egin da. Han, hamaiketakoa hartu ostean, Arbizu Bizirik-eko, Goierriko Landarlan taldeko, Sakanako plataformako eta AHT Geldituko kide banak hitza hartu dute beren ingurunean azken garai honetan egoera nola dagoen kontatzeko eta zundaketen aurka prestatu den protokoloaz informatzeko. Azalpenak eta gero, martxak bideari berrekin dio, baina oraingoan Aralar aldeko Arbizu-Lakuntza arteko zundaketa eta kanpaina geoteknikoen lekuak ezagutzeko, hau da, AHTaren Sakanatik Ezkiorako aukerari dagozkionak alegia. Horrela azalpen, galdera, solasaldi eta informazio elkartruke aberatsak tartekatuz, berriz ere martxa Lakuntzako plazaraino itzuli da, AHTaren zundaketen eta AHTaren aurkako aldarrikapenen artean.

STOP AHT Zundaketak Ekimena (Sakana Trenaren alde, Sustrai Fundazioa, AHTrik ez! Lautada, Otsotarrak, Landarlan eta AHT Gelditu! Nafarroa)

 





 

MARCHA MONTAÑERA CONTRA LOS SONDEOS DEL TAV

Hoy, sábado 11 de noviembre, a convocatoria de la iniciativa contra los sondeos del TAV de Sakana y Goierri, cerca de 50 personas se han reunido a las 9:30 de la mañana en la plaza de Lakuntza. Desde allí se han dirigido hacia las faldas de Andía para conocer de primera mano los puntos de sondeo y campañas geotécnicas entre Lakuntza y Arbizu que quieren realizar para decidir construir el TAV por Sakana hasta Vitoria o hacia Ezkio. Además de conocer los puntos mencionados, a lo largo del recorrido se ha informado de los daños que el TAV ocasionaría en la zona (túneles, viaductos, trincheras...) y en un tramo, una persona de la Plataforma contra las líneas de alta tensión ha explicado las líneas de alta tensión que quieren hacer pasar por el mismo entorno y la lucha contra las mismas. De esta manera se ha recorrido el camino hasta la plaza de Arbizu. Allí, tras el almuerzo, miembros de Arbizu Bizirik, de Landarlan de Goierri, de la plataforma de Sakana y de AHT Gelditu han tomado la palabra para contar cómo está la situación en su entorno actualmente e informar sobre el protocolo que se ha preparado contra los sondeos. Tras las explicaciones, la marcha ha retomado el camino, y ha sido el turno de los sondeos y campañas geotecnicas entre Arbizu y Lakuntza, pero en la zona de Aralar. Intercalando explicaciones, preguntas, conversaciones y enriquecedores intercambios de información, la marcha ha vuelto de nuevo hasta la plaza de Lakuntza, lanzando consignas contrarias a los sondeos y al TAV.

Iniciativa STOP Sondeos del TAV (Sakana Trenaren alde, Sustrai Fundazioa, AHTrik ez! Lautada, Otsotarrak, Landarlan eta AHT Gelditu! Nafarroa)


 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario