viernes, 17 de octubre de 2025

AHT GEZURRA- MENTIRA TAV

 


AHTAREN PROIEKTUA: GEZURRA GEZURRAREN ATZETIK

Euskal Y-aren eta AHTaren Nafarroako korridorearen arteko lotura Ezkiotik edo Gasteiztik izan behar ote zuen klase politikoaren artean urtebete baino gehiagoko ika-mikaren ondoren, ohiko prestidigitatzailea dator eta beste untxi bat ateratzen du xisteratik: hirugarren alternatiba, Ezkio alternatibaren aldaera bat besterik ez dena.

Ezkioko aurreko alternatiba ofiziala alde batera uzteko argudioa da horrela Aralarko mendigunea zulatzea saihesten dela eta ingurumenaren gaineko eragina askoz txikiagoa izango dela. Gezur galanta, hirugarren alternatiba honek Aralar mendigunea zeharkatzen jarraitzen duelako eta inpaktua antzekoa izango delako: ez dago alde nabarmenik baztertutako alternatibako tunelaren (22,5 km) eta hirugarren alternatibakoaren (20 km) artean. Atentzioa ematen digun kontu bat: zergatik baztertu dute Ezkioko aurreko alternatiba ofiziala, lurra aztertzeko zundaketa bakar bat ere egin gabe, Garraioetako Estatu idazkaria den Santano jaunak, behin eta berriz zundaketak hasiak zirela  esan arren? Gezurtero halakoa!

Ulertezina da joan den mendeko 90eko hamarkadan diseinatzen hasi zuten proiektu batek (obrak 2006an hasi ziren euskal Y-an eta 2011n Nafarroan), 2025ean oraindik ez duela bi tarte arteko loturarik planteatu ere egin. Horrek adierazten digu Euskal Herriko inoizko azpiegitura suntsitzaile, xahutzaile eta antisozialenak erakusten duen inprobisazio- eta lardaskeria-maila. Eta horrekin batera, proiektuaren helburu nagusia obra bera dela adierazten digu, onura izugarriak ekartzen baitizkie  bankuei, eraikuntza-enpresa handiei eta klase politikoari, zeina ohiko hozkaden bidez, administrazioan betikotzen da, behin eta berriz frogatu den bezala.

Orain xisteratik ateratako hirugarren alternatiba hau EAJk 2018an aurkeztu zuen alegazio bat da, orain bazterturiko Ezkioko alternatiba ofiziala arriskuan ikusi zuenean. Alternatiba hau mapa batean lerro bat besterik ez da, aurreproiekturik, azterketa geologikorik eta ingurumenekorik gabea. AHT proiektuaren beste entelekia bat gehiago. Hirugarren alternatiba hau gobernu zentralaren distrakzio-maniobra bat da, EAJ behin-behinean pozik uzteko, AHTa Ezkiotik Europara atera dadin amorraturik bait dago, nahiz eta irteera hipotetiko hori zalantzan egon Frantziaren ezezkoaren ondorioz.

Hala ere, estatu zentralak, zor ikaragarri batez ahuldurik eta hemendik aurrera urteko BPGaren % 5 armamentura bideratzera beharturik, Gasteizko alternatibaren aldeko apostua eginen du askoz merkeagoa delako, PSOEko agintariek askotan adierazi duten bezala. EAJ-Geroa Bairen kasketa goxatuko dute, edozein eskuduntza edo mesede moduko kromo-trukeren bidez.

AHTaren Nafarroako korridorearen eta Euskal Y-aren arteko loturaren inguruko nahasmen-zeremonia honen ondoren, ez gaitezen engaina!: Ez dugu ez Gasteizko alternatibarik, ezta Ezkioko 3. alternatibarik behar! Aurrekaririk gabeko krisi eko sozial global honen erdian, garaia da larrialdiko balazta sakatzeko eta AHT bezalako azpiegitura-obra handi guztiak geldiarazteko, amildegian behera erori aurretik. Oraindik garaiz gabiltza. Gure biziraupenaren alde borrokatzeko garaia da.
Ildo horretan, bihar larunbata, goizeko 9etan Muru Artederretatik abiatuko den mendi martxan parte hartzera animatzen dugu, azpiegitura harrapari honek gure laborantzako lurrik onenak suntsitzen dituela salatzeko eta elikadura burujabetza bermatuko digun landa ingurune bizia aldarrikatzeko.

EZ GAZTEIZTIK EZTA EZKIOKO 3. ALTERNATIBATIK ERE!  AHTrik EZ!

 

PROYECTO DEL TAV: MENTIRA TRAS MENTIRA

Después de más de un año de polémica entre la clase política sobre si la conexión entre la Y vasca y el corredor navarro del TAV debía de ser por Ezkio o por Vitoria, llega el prestidigitador de turno y saca de la chistera otro conejo: la tercera alternativa, que no es sino una variante de la alternativa Ezkio.

La argumentación para abandonar la alternativa oficial anterior por Ezkio es que así se evita horadar el macizo de Aralar y que el impacto ambiental será considerablemente menor. Una gran mentira porque esta tercera alternativa sigue atravesando el macizo de Aralar y el impacto será similar: no hay una sensible diferencia entre el túnel de 22,5 km de la alternativa desechada con respecto a uno de 20 km de esta tercera alternativa. Una cuestión que nos llama la atención: ¿Por qué han abandonado la alternativa oficial por Ezkio sin haber realizado un solo sondeo para estudiar el terreno, a pesar de que el señor Santano, secretario de Estado de Transportes, nos había engañado repetidamente afirmando que los estaban efectuando?

Resulta inconcebible que un proyecto que se empezó a diseñar en la década de los 90 del siglo pasado, y cuyas obras comenzaron en 2006 en la Y vasca y en 2011 en Navarra, hoy en día, en pleno 2025, todavía no tenga ni planteada la conexión entre ambos tramos. Esto nos demuestra el grado de improvisación y chapucería de que hace gala la infraestructura más destructiva, despilfarradora y antisocial de la historia de EH. Y con ello, también nos demuestra que el objetivo primordial del proyecto es la obra en sí misma, por reportar colosales beneficios a la banca, a las grandes constructoras y a la clase política que, con las mordidas habituales, se perpetua en la administración como ha quedado demostrado en repetidas ocasiones.

La tercera alternativa sacada ahora de la chistera es una alegación que el PNV presentó en 2018 cuando vio peligrar la alternativa oficial a Ezkio ahora desechada. No es más que una línea en un mapa, sin ningún anteproyecto ni estudio geológico ni ambiental. Una entelequia más de lo que supone el proyecto del TAV. Esta tercera alternativa es una maniobra distractoria del gobierno central para contentar coyunturalmente al PNV, empeñado en que el TAV salga a Europa por Ezkio, a pesar de que esa hipotética salida esté actualmente en entredicho por la negativa francesa.

Sin embargo, el estado central, acosado por una deuda ingente y teniendo que derrochar a partir de ahora un 5% de su PIB anual en armamento, optará por la opción de Vitoria por ser mucho más económica, como muchas veces han indicado los dirigentes del PSOE. Ya capearán la rabieta del PNV-Geroa Bai con algún intercambio de cromos en forma de competencias u otros favores.

Tras esta ceremonia de la confusión alrededor de la conexión entre el corredor navarro del TAV y la Y vasca no nos dejemos engañar: ¡No necesitamos ni alternativa por Vitoria, ni 3. alternativa por Ezkio! En medio de una crisis eco social global sin precedentes es hora de echar el freno de emergencia y paralizar todas las grandes obras de infraestructura como el TAV antes de precipitarnos por el abismo. Todavía estamos a tiempo. Es hora de luchar por nuestra supervivencia.

En este sentido, animamos a participar en la marcha montañera que mañana sábado partirá a las 9 de la mañana de Muru Artederreta para denunciar la destrucción de nuestras mejores tierras de cultivo por esta infraestructura depredadora y para reivindicar un entorno rural vivo que nos asegure la plena soberanía alimentaria.

¡NI POR VITORIA NI POR LA 3. ALTERNATIVA DE EZKIO! ¡NO AL TAV!

No hay comentarios:

Publicar un comentario