lunes, 28 de agosto de 2023

STOP AHT zundaketak bizikleta martxa: 3. eta azken kronika/ 3. y ultima crónica

 

STOP AHT ZUNDAKETAK BIZIKLETA MARTXA: 3. eta azken kronika

Abuztuak 27, igandea: ATAUN- UHARTE ARAKIL-IRURTZUN

Ataungo ikastetxeko pilotalekuan martxalariak armonikaren doinuaz esnatu dira. Suziriaren danbatekoaz batera Lizarrustirako bidea hartu dute euripean, busti ahala laister atertuko zuen itxaropenez, bestalde onartuz  azken bero boladen ondoren, lurrak oparitan emaniko freskotasun gozagarria dela. Dena den, blai eginda heldu dira mendatera eta lehendabizikoek dantzari ekin diote berotzearren,  gaionontzekoak heldu bitartean. Maldan beherako bidean  tropela izozturik zihoan. Lizarragabengoa eta Arbizu pasata, Lakuntzara heldu dira.  Txirrindularien dantzek eta kantek bat egin dute herriko jaien giroarekin, eta udalak eskainitako auzate goxoa esker onez dastatu dute.  Zilarrezko barkilotan  isuritako ardoak eskuz esku eta ahoz aho guztien gogoa suspertu du.

Uharte Arakileko Artzai Egunaren jaia probestuta, zundaketen aurkako elkarretaratzea burutu dute jendeari eskuorriak banatzeaz batera.

Bizikletatik jeitsita herrian zehar AHTren aurkako aldarriak oihukatuz Zamartze abatetxetik aurrera joan dira txirrindulariak, belardietan bazkan ziren  behor eta zaldiak troskan jarriz.

Irurtzuneraino jarraitu dio euriak tropelari eta iritsi bezain pronto arropa aldatzeari ekin diote. Pikuxar elkarteak kozinatu bazkari goxoak bukaera ederra eman dio hirugarren eta azken etapari.  Bazkal ostean eta kantuen artean AHTaren zundaketak gelditzeko aldarria berretsi dute.

Bizikleta martxa hau oso arrakastatsua izan da parte hartze handia egon delako, eta pertsonen eta kolektiboen artean indartu diren harremanak eta sareak  erabakiorrak izan daitezkelako  AHTaren zundaketak gelditzeko.

 


MARCHA CICLISTA STOP SONDEOS DEL TAV: 3ª y última crónica
Domingo 27 de agosto: ATAUN- UHARTE ARAKIL-IRURTZUN

En el frontón del colegio de Ataun las cicloactivistas se han despertado con la música de la armónica. Con el estruendo del cohete han tomado el camino del puerto de Lizarrusti bajo la lluvia, con la esperanza de que amainara, sintiendo por otra parte que, tras las últimas olas de calor, era un refrescante regalo de la Tierra. Aun así, han llegado empapadas al puerto y las primeras en llegar han bailado para calentarse, mientras llegaba el resto del grupo. En el camino cuesta abajo el pelotón iba helado. Tras Lizarragabengoa y Arbizu, han llegado a Lakuntza. Los bailes y cánticos de las ciclistas se han sumado al ambiente de las fiestas del pueblo, degustando agradecidas el delicioso auzate ofrecido por el ayuntamiento. El vino servido en barquillos de plata, pasando de mano en mano, ha reanimado al grupo.

Aprovechando la fiesta del Artzai Eguna de Uharte Arakil, han realizado una concentración contra los sondeos y han repartido folletos a la gente. Con la bicicleta en la mano, han paseado por el pueblo gritando consignas contra el TAV. A partir de aquí, han marchado desde el monasterio de Zamartze, haciendo que las yeguas y caballos que pastaban en los prados se pusieran a trotar uniéndose a la marcha.

La lluvia ha seguido al pelotón hasta Irurtzun y nada más llegar se han cambiado de ropa. la tercera y última etapa ha concluido con la sabrosa comida ofrecida por la sociedad Pikuxar. Tras esta y entre cánticos, se reafirmó el clamor del rechazo al TAV.

Esta marcha ciclista ha sido todo un éxito debido a la alta participación y a que las relaciones y redes que se han reforzado entre personas y colectivos serán decisivas para detener los sondeos del TAV.

No hay comentarios:

Publicar un comentario