miércoles, 9 de agosto de 2023

BIZIKLETA MARTXA: EGITARAUA + AHOLKUAK/ PROGRAMA + CONSEJOS

 

BIZIKLETA MARTXA (ABUZTUAK 25-26-27) 

STOP AHT ZUNDAKETAK! LURRAREN ALDE SAKANA, GOIERRI, LAUTADA BIZIRIK!

Azken hilabeteotan, Sakanan eta Goierrin AHTrako zundaketa geologikoak egiteko baimen-eskaera ugari egin dira. Zundaketa horien helburua AHTaren Nafarroako korridorea eta Euskal Y-a lotzeko bi aukerak aztertzea da: bata, Ezkiorainokoa, Aralarko mendigune osoa zulatuz eta bestea, Gasteizerainokoa, Sakana zein Lautada zeharkatuz. Bata zein bestea justifikaziorik gabeko eraso latzak dira, bai naturarentzat  bai herrientzat, ohiko trenaren suntsiketaren beste urrats bat  eta diru-xahutze onartezina,  are gehiago, kolpatzen gaituen krisi eko-soziala kontuan hartuta.

Zundaketa horiek AHTa eraikitzeko lehen urratsa direla kontuan hartuta, Stop AHT Zundaketak Ekimenak horiek guztiak berehala geldiaraztea aldarrikatzen du, mobilizazio sozialera eta inguruko udalen arbuiatzera deituz. Orain arte salaketa-elkarretaratzeak egin dira, balizko zundaketen kasuan jarduteko protokolo bat zabaldu da eta lehenengo hiru saiakerak geldiaraztea lortu da.

Hurrengo mobilizazioen artean, abuztuaren 25etik 27ra egingo den bizikleta martxa nabarmendu nahi dugu. Horren helburua da herritarrak ohartaraztea zundaketa horiek geldiarazteko beharraz eta Goierri, Sakana, Lautada eta gainerako EHko AHTaren aurkakoen arteko harremanak sendotzea.

Etapak honako hauek dira:

- Abuztuak 25: Irurtzun-Olazti. Lautadako zutabea Aguraindik abiatuko da Olaztin martxara batzeko.
- Abuztuak 26: Olazti-Ataun

- Abuztuak 27: Ataun-Irurtzun

Izena emateko, idatzi stopahtzundaketak@gmail.com helbidera edo deitu 628243066 telefonora.

Animatu eta parte hartu!

AHT STOP ZUNDAKETAK ekimena (Sakana Trenaren alde, Sustrai Fundazioa, AHTrik ez! Lautada, Otsotarrak, Landarlan eta AHT Gelditu! Nafarroa) 

EGITARAUA

Abuztuak 25, ostirala: IRURTZUN-ETXARRI ARANATZ-OLAZTI

10:00. Irurtzun. Bizikleta Martxaren hasiera-ekitaldia herriko plazan.

10:30. Martxaren irteera Irurtzundik. Ondoren, Etxarren, Ekai, Zuhatzu eta Satrustegitik igaro.

11:45. Hiriberri. Hamaiketakoa. Gero Ihabar eta Irañetatik pasatu.

12:30. Uharte Arakil. Segidan Arruazu.

13:00. Lakuntza. Gero Arbizu.

14:00. Etxarri Aranaz. Bazkaria Karrikestu Elkartean. Ondoren, martxaren antolakuntza-batzarra.

17:00. Etxarritik Irteera. Ondoren Bakaiku, Iturmendi eta Urdiainetik igaro.

18:30. Altsasu. Elkarretaratzea herriko plazan. Ondoren, herrian zeharko ibilbidea.

20:30. Olazti. Lautadako zutabearekin bategitea. Segidan, afaria.

22:30. Kontzertuak Maisuenea Gaztetxean. Ondoren, frontoian lo.

LAUTADAKO ZUTABEA

18:00. Agurain. Elkarretaratzea.

18:15. Irteera Aguraindik. Ondoren, Mezkia eta Egilaztik pasatu.

19:00. Durruma.

19:30. Araia. Argazki erraldoia. Segidan, Albeitz, Ilarduia, Egino eta Ziordiatik igaro.

20:30. Olazti. Irurtzungo zutabearekin bategitea.

Abuztuak 26, larunbata: OLAZTI-LAZKAO-ATAUN

8:00. Gosaria.

9:00. Irteera Olaztitik.

10:00. Altsasu. Elkarretaratzea Tren Geltokian trenbide sindikatuekin. Ondoren, Zegama eta Seguratik pasatu.

12:00. Idiazabal. Hamaiketako-elkarretaratzea herriko plazan.

13:00. Beasain. Goierri mailako elkarretaratzea Erauskin plazan.

14:30. Lazkao. Bazkaria Biziola Fabrikan eta gero batzar irekia: AHTaren aurkako borrokaren oraina eta geroa.

18:30. Irteera Lazkaotik.

19:00. Ataun. Auzoeta frontoian ongietorria.

20:00. Afaria. Segidan partehartzaile eta borroken aurkezpen-batzarra. Ondoren, frontoian lo.

Abuztuak 27, igandea: ATAUN-IRURTZUN

7:30. Gosaria.

8:30. Irteera Ataundik. Ondoren Lizarragabengoa eta Arbizu.

11:00. Lakuntza. Auzatea herriko jaietan.

12:00. Uharte Arakil. Artzain Egunean elkarretaratzea Seme-Alaben plazan.

13:30. Ihabar. Segidan, Hiriberri, Satrustegi, Zuhatzu eta Etxarren.

15:00. Irurtzun. Bukaera-ekitaldia herriko plazan. Gero, bazkaria Pikuxar Elkartean.

AHOLKU PRAKTIKOAK

IZEN-EMATEAK ETA HARREMANAK

Izena emateko azken eguna: abuztuak 21, astelehena.

Tel.: 628243066    +   stopahtzundaketak@gmail.com

ERAMAN BEHARREKO MATERIALA

Lo-zakua, esterilla eta ordezko arropa bizkar-zorro handi batean sartu behar dira (hori guztia etaparen hasieran laguntza-kamioian sartuko da eta etaparen amaieran itzuliko da). Bestalde, egunean zehar behar den guztia soinean edo bizikletan eramango da. Ordezko kamera, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da.

 
ERRATZ-IBILGAILUA
 

Matxuraren bat izanez gero,  furgoneta baten laguntza izanen da.

OTORDUAK

- 40 €: 3 eguneko txartela: bizikleta martxa osoko gosariak, hamaiketakoak, bazkariak eta afariak.

-18 €: Egun bateko txartela.

-8 €: Bazkari edo afari bakarreko txartela.

BIZIKLETEN GARRAIOA IRURTZUNERA

Parte-hartzaile bakoitza bere bizikletaren garraioaz arduratuko da, bai Irurtzunera eramateko, bai bere herrira itzultzeko. Antolatzaileek leku bereko edo hurbileko parte-hartzaileak jar ditzakete harremanetan, haien garraioa partekatzeko. Salbuespen bakarra Iruñea da, kamioia bertatik abiatzen baita. Bizikletak ostiral goizeko 8:00etan kargatuko dira Tren Geltokiko aparkalekuan. Igande arratsaldean bizikletak kamioian Iruñera itzultzea ere ziurtatuta dago. Hala ere, Iruñeko partaideek Irurtzunera joan eta Iruñera itzuli euren kabuz egin beharko dute. Iruñetik Irurtzunera doan lineako autobus-irteera 8: 45ean autobus-geltokitik da.

MARCHA CICLISTA (AGOSTO 25-26-27)

¡STOP SONDEOS DEL TAV! ¡EN FAVOR DE LA TIERRA, POR UN GOIERRI, SAKANA Y LAUTADA VIVAS!

En los últimos meses se ha producido una oleada de solicitudes de permisos para realizar sondeos geológicos para el TAV en Sakana y Goierri. El objetivo de ellos es estudiar las dos alternativas de unión del corredor navarro del TAV con la Y vasca: horadando todo el macizo de Aralar hasta Ezkio o atravesando Sakana y Lautada para llegar a Gasteiz. Tanto una como otra suponen una agresión injustificable a la naturaleza y a los pueblos afectados, un paso más en el desmantelamiento del tren convencional, así como un despilfarro inaceptable y más teniendo en cuenta la crisis ecosocial que nos golpea.

Habida cuenta de que estos sondeos son el primer paso en la construccion del TAV, la Iniciativa Stop Sondeos  reivindica la paralización inmediata de todos ellos llamando a la movilización social y a su rechazo por parte de los ayuntamientos de la zona. Hasta ahora se han realizado concentraciones de denuncia, se ha difundido un protocolo de actuación en caso de posibles sondeos y se ha conseguido paralizar los primeros tres intentos.

Entre las próximas movilizaciones, queremos destacar la marcha ciclista que tendrá lugar entre el 25 y 27 de agosto. El objetivo de la misma es concienciar a la población de la necesidad de paralizar estos sondeos y fortalecer las relaciones entre la gente opositora al TAV de Goierri, Sakana, Lautada y el resto de EH.

Las etapas son las siguientes:

- 25 de agosto: Irurtzun-Olazti. La columna de Lautada partirá desde Agurain para juntarse a la marcha en Olazti.

- 26 de agosto: Olazti-Ataun.

- 27 de agosto: Ataun-Irurtzun. 

Hacemos un llamamiento a participar en la marcha ciclista inscribiendose en el correo stopahtzundaketak@gmail.com o llamando al 628243066.

¡Anímate y participa!

Iniciativa STOP SONDEOS TAV (Sakana Trenaren alde, Sustrai Fundazioa, AHTrik ez! Lautada, Otsotarrak, Landarlan y AHT Gelditu! Nafarroa)

PROGRAMA

25 de agosto, viernes: IRURTZUN-ETXARRI ARANATZ-OLAZTI

10:00. Irurtzun. Acto de inicio de la marcha ciclista en la plaza del pueblo.

10:30. Salida de la marcha de Irurtzun. A continuación paso por Etxarren, Ekai, Zuhatzu y Satrustegi.

11:45. Hiriberri. Almuerzo. Después, tránsito por Ihabar e Irañeta.

12:30. Uharte Arakil. Posteriormente Arruazu.

13:00. Lakuntza. Más adelante, paso por Arbizu.

14:00. Etxarri Aranaz. Comida en la Sociedad Karrikestu. A continuación, asamblea de organización de la marcha.

17:00. Salida de Etxarri. Seguidamente, Bakaiku, Iturmendi y Urdiain.

18:30. Altsasu. Concentración en la plaza del pueblo. Seguidamente, recorrido a lo largo del pueblo.

20:30. Olazti. Confluencia con la columna de Lautada. Posteriormente, cena.

22:30. Conciertos en el Gaztetxe Maisuenea. Después, se duerme en el frontón.

COLUMNA DE LAUTADA

18:00. Agurain. Concentración.

18:15. Salida de Agurain. Después, paso por Mezkia y Egilatz.

19:00. Durruma.

19:30. Araia. Foto multitudinaria. A continuación, paso por Albeitz, Ilarduia, Egino y Ziordia.

20:30. Olazti. Confluencia con la columna procedente de Irurtzun.

26 de agosto, sábado: OLAZTI-LAZKAO-ATAUN

8:00. Desayuno.

9:00. Salida de Olazti.

10:00. Altsasu. Concentración en la Estación de Tren con sindicatos ferroviarios. A continuación, paso por Zegama y Segura.

12:00. Idiazabal. Almuerzo-concentración en la plaza del pueblo.

13:00. Beasain. Concentración a nivel de Goierri en la plaza Erauskin.

14:30. Lazkao. Comida en  Biziola Fabrika y seguidamente asamblea abierta: Presente y futuro de la lucha anti TAV.

18:30. Salida de Lazkao.

19:00. Ataun. Recibimiento en el frontón Auzoeta.

20:00. Cena. A continuación, asamblea de presentación de participantes y luchas. Después se duerme en el frontón.

Abuztuak 27, igandea: ATAUN-IRURTZUN

7:30. Desayuno.

8:30. Salida de Ataun. Posteriormente, Lizarragabengoa y Arbizu.

11:00. Lakuntza. Almuerzo en las fiestas del pueblo.

12:00. Uharte Arakil. Concentración en la Plaza  Seme-Alabak dentro de la festividad del Artzain eguna.

13:30. Ihabar. Seguidamente, paso por Hiriberri, Satrustegi, Zuhatzu y Etxarren.

15:00. Irurtzun. Acto final de la marcha en la plaza del pueblo. Posteriormente, comida en la Sociedad Pikuxar.

CONSEJOS PRACTICOS

INSCRIPCIONES  Y  CONTACTOS

Plazo límite de inscripción: lunes 21 de agosto.

Tel.: 628243066        mail: stopahtzundaketak@gmail.com

 
MATERIAL  A  LLEVAR

El saco de dormir, la esterilla y la ropa de recambio hay que meterlas en una mochila grande (todo ello se introducirá en el  camión de apoyo y se devolverá al final de la etapa). Por otro lado, todo lo necesario a lo largo del día lo llevaremos en una mochila pequeña o en la bicicleta. Está bien llevar una cámara de repuesto, parches e hinchador. El casco es obligatorio.

COCHE  ESCOBA

En caso de avería, habrá una furgoneta de apoyo.

COMIDAS

- 40 €: Bono de 3 días: los desayunos, almuerzos, comidas y cenas de toda la marcha ciclista.

-18 €: Bono de un día.

-8 €: Bono de una sola comida o cena

TRANSPORTE DE LAS BICICLETAS HASTA IRURTZUN

Cada participante se hará cargo de su bicicleta tanto para transportarla a Irurtzun como para devolverla a su lugar de origen. La organización puede poner en contacto a participantes del mismo lugar o proximos para compartir  el transporte.

La única excepcion es Iruñea, ya que el camión partirá desde allí. Las bicicletas se cargarán a las 8:00 de la mañana del viernes 25 en el parking de la Estacion de Tren. La vuelta a Iruñea de las bicicletas el domingo a la tarde en el camión tambien está asegurada. Sin embargo, las-los participantes procedentes de Iruñea tendrán que ir a Irurtzun y volver por su cuenta.

La salida del autobus de linea desde Iruñea a Irurtzun se efectua a las 8:45 desde la Estación de Autobuses.

No hay comentarios:

Publicar un comentario