viernes, 25 de agosto de 2023

BIZIKLETA MARTXA ABIATZEKO PREST/ LA MARCHA DE BICIS PREPARADA PARA SALIR

 

AHTRAKO ZUNDAKETAK BEREHALA GELDITZEAREN ALDEKO BIZIKLETA MARTXA GAUR HASIKO DA

 Sakana, Arabar Lautada eta Goierriko zundaketek afektatutako lurraldeak zeharkatuko ditu martxak abuztuaren 25etik 27ra

Sakanan eta Goierrin AHTrako zundaketa geologikoak egiteko baimen-eskaeren uholdearen aurrean, AHTrik ez Lautada, Landarlan, Otsotarrak, Sakana Trenaren Alde, Sustrai Fundazioa eta AHT Gelditu Nafarroak  osatutako STOP AHT ZUNDAKETAK / STOP SONDEOS AHT ekimenak bizikleta martxa antolatu du Sakana, Arabako Lautada eta Goierri lotzeko.

Martxa honen bidez, Abiadura Handiko Trena eraikitzeak dakarren inpaktu-katea salatu nahi da: ingurumen-inpaktuak, herri eta lurretan izango duen eragina, xahutze ekonomikoa, ohiko trenaren desmantelamendua eta honen zerbitzuak hobetzeari uko egitea, eta, ondorioz, enpleguak galtzea. Eta honen guztiaren lehen urratsa esplorazio-zundaketak dira. Hori dela eta, bizikleta martxak herri desberdinetatik igarotzea aprobetxatuko du zundaketa horiek berehala geldiaraztea eskatzeko, zonaldeko biztanleria gehiengoaren sentimendua eta kezka jasoz, eta, aldi berean, balizko zundaketen kasuan jarduteko protokoloa zabalduz, jadanik lehen hiru saiakerak geldiaraztea lortu egin baita.

Bizikleta martxa bihar, abuztuaren 25ean, ostirala, hasiko da, 10:00etan, Irurtzungo herriko plazan, Olaztira 20:30ean iristeko, eta bertan Aguraindik 18:00etan abiatzen den Arabako Lautadatik datorren txirrindularitza-zutabearekin bat egingo du. Azpimarratzekoa da Altsasu egingo den bilkura eta batzar informatiboa, 18:30ean, Udaletxeko plazan. Herritarrei dei egiten zaie bertan parte har dezaten. Halaber, 22:30ean kontzertu bat egingo da Olaztiko Gaztetxean.

 Hurrengo egunean, abuztuaren 26an, martxa Olaztitik abiatuko da 9:00etan. 10:00etan, trenbideko langile eta sindikatuekin biltzea aurreikusten da, Altsasuko geltokiaren ondoan. Hortik, Zegama eta Seguratik barrena jarraituko du ibilaldiak Idiazabalerako bidean. Idiazabalen, etenaldia egingo da udaletxearen aurrean. Ondoren, Beasainen, elkarretaratzea egingo da Erauskin plazan, 13:00etan. Arratsaldean, 15:30etatik aurrera Lazkaon batzar irekia antolatu da AHTren aurkako borrokaren oraina eta etorkizuna eztabaidatzeko. Azkenik, ibilaldiak Ataunen amaituko du bere etapa. Bertan, 19:00etan Auzoeta pilotalekuan iritsi eta ongietorria egitea aurreikusten da.

Azken etapa, abuztuak 27, Ataun eta Irurtzun artean izango da. 8:30ean abiatuko da Ataundik, eta Lizarrustitik barrena Lakuntzara iritsiko da 11:00ak aldera, Arbizutik igarota. Ondoren, Uharte – Arakilen, 12: 00etan, eta Artzai Egunarekin bat eginez, elkarretaratzea egingo da Seme-Alaben plazan. Mobilizazioa amaituta, Irurtzunera arteko azken zatiari ekingo dio martxak, eta 15: 00ak aldera iritsiko dela aurreikusi dute. Herriko plazan esker emate ekitaldia egingo da eta ondoren herri bazkaria egongo da Pikuxar elkartean

hoy PARTE LA MARCHA CICLISTA RECLAMANDO LA PARALIZACIÓN INMEDIATA DE LOS SONDEOS PARA EL TAV

La marcha recorrerá territorios afectados por los sondeos en Sakana, Llanada alavesa y Goierri entre el 25 y 27 de agosto

Ante la oleada de solicitudes de permisos para realizar sondeos geológicos para el TAV en Sakana y Goierri, la iniciativa STOP AHT ZUNDAKETAK / STOP SONDEOS TAV conformada por los grupos, AHTrik ez Lautada, Landarlan, Otsotarrak, Sakana Trenaren Alde, la Fundación Sustrai Erakuntza Y AHT Gelditu Nafarroa ha organizado una marcha ciclista que unirá la Sakana, la Llanada Alavesa y el Goierri.

Con esta marcha se pretende denunciar la cadena de impactos que supone la construcción del Tren de Alta Velocidad y cuyo primer paso es la realización de los sondeos exploratorios: impactos medioambientales, afectación a los pueblos y sus comunales, despilfarro económico, desmantelamiento y renuncia de mejora del tren convencional, con la consiguiente pérdida de empleos.

Por ello, la marcha ciclista aprovechará el paso por las distintas localidades para solicitar la paralización inmediata de dichos sondeos, recogiendo el sentir y la preocupación social mayoritaria en la zona, a la vez que difundir el protocolo de actuación en caso de posibles sondeos y que ya ha conseguido paralizar los tres primeros intentos.

La marcha ciclista se iniciará mañana, viernes, a las 10:00 en la herriko plaza de Irurtzun, para dirigirse a Olazti donde llegará a las 20:30, y confluirá con la columna ciclista procedente de la Llanada alavesa que parte desde Agurain a las 18:00 horas. A destacar la concentración y asamblea informativa que se realizará a su paso por Altsasu, a las 18:30 de la plaza del Ayuntamiento. Se hace un llamamiento a la población para que participe en ella. Igualmente, a las 22:30 se celebrará un concierto en el Gaztetxe de Olazti.

Al día siguiente, 26 de agosto, la marcha partirá de Olazti a las 9:00 horas. A las 10:00 se prevé un encuentro con trabajadores y sindicatos ferroviarios junto a la estación de Altsasu. De ahí, la marcha emprenderá su trayecto hacia Idiazabal a través de Zegama y Segura. En Idiazabal, se realizará una pausa ante el Ayuntamiento. Posteriormente, en Beasain, se realizará una concentración, con carácter comarcal, en la plaza Erauskin a las 13:00 horas. Por la tarde, a partir de las 15:30 se ha organizado en Lazkao una asamblea abierta para discutir el presente y el futuro de la lucha contra el TAV. Finalmente, la marcha finalizará su etapa en Ataun donde se prevé la llegada y acto de bienvenida a las 19:00 en el frontón Auzoeta.

La última etapa, el domingo 27 de agosto, transcurrirá entre Ataun e Irurtzun. Con salida a las 8:30 desde Ataun, y a través de Lizarrusti se llegará a Lakuntza hacia las 11:00 horas pasando por Arbizu. Seguidamente, en Uharte – Arakil, a las 12:00, y coincidiendo con el Artzai Eguna se realizará una concentración en Seme-Alaben plaza. Transcurrida la movilización, la marcha afrontará el último tramo hasta Irurtzun, donde se prevé la llegada hacia las 15:00 horas. En la herriko plaza se realizará un acto de agradecimiento y posterior comida popular en la sociedad Pikuxar.

STOP AHT ZUNDAKETAK / STOP SONDEOS AHT

No hay comentarios:

Publicar un comentario