jueves, 1 de agosto de 2013

AHTren aurkako bizikleta martxa desobeditzailea gaur amaitu da Donostian

Argazki Galeria / Galería de Fotos
(más abajo en castellano)
Gaur, abuztuak 1a, zazpi egunen buruan jarduera, hitzaldi, antzerki, protesta... burutuz, herri ezberdinetatik igaro den AHTren aurkako bizikleta martxa amaitu dugu Donostian. Bizikleta martxa desobeditzaileari amaiera emateko azken km-a oinez burutu dugu Artzai Onetik aterata Bulebarreraino. Azken km honetan AHT eta berarekin batera datorren eredu desarrollista eta kapitalista bultzatzen duten zenbait instituzioren aurrean, lurra erasotzen duten proiektu txikitzaileen kontrako jarrera azaleratu eta desobedientziaren bidea beste jendarte eredu baten aldeko hautua aldarrikatu dugu. Horrenbestez, Andia kaleko Jaurlaritzako eraikina “AHT bide itsua” lelodun pegatinez josi dugu; izan ere, azken boladan agertutako notiziek gero eta modu nabariagoan erakutsi dute, AHT eta proiektu txikitzaileen eraikuntza, lurraren kontrako eraso bortitza izateaz gain, bide itsua besterik ez dela, sozialki zein ekonomikoki guztiz kaltegarria.
Tolosa, Ikaztegieta, Anoeta eta Alegiako alkateek AHTren aurka gutuna 
Horrek Estatuko, EAEko eta Nafarroako gobernuen porrota ere agerian uzten du, temati jarraitzen baitute AHT egitasmoarekin paradigma desarrollistatik irten gabe. Ogasun Ministerioko Ordezkaritzara ere AHTren aurkako aldarria eraman dugu. Bestalde, Kutxa-Bankeko egoitza nagusian protesta irudimentsu bat egin dugu: bertan egungo krisi ekonomiko eta sozialak kalteturiko jendarteko sektore eta pertsona anitzak irudikatu dira klarionen bidez euren soinak bankuaren horman marraztuz (gaztea, pentsioduna, baserritarra, etxekoandrea,.....). Amaitzeko, bulebarreko kioskoan AHTren Aurkako eta Lurraren aldeko Bizikleta Martxa Desobeditzailearen amaiera ekitaldia burutu dugu. Ekitaldi honetan irakurritako mezu nagusia eta Aitor Esnaola AHTk kalteturiko baserritar presoari idatzitako gutuna helarazten dizkizuegu (irakurri gutuna). Ondoren, bizikleta martxan parte hartu duten hamarnaka kide AHTren aurkako bertsoak kantatzeko kioskora igo dira eta umorez amaitu da ekimen hau. 
LURRAREN ALDE MUGITU ETA ERAGIN!
CASTELLANO:
HA FINALIZADO LA MARCHA DESOBEDIENTE EN BICICLETA CONTRA EL TAV
No al TAV: Carta de los alcaldes de Ikaztegieta, Anoeta, Tolosa y Alegia  
Hoy día 1 de agosto. ha concluido en Donostia la marcha en bici desobediente contra el TAV que durante una semana ha recorrido diferentes localidades de Hego Euskal Herria realizando diversas actividades, acciones, charlas, protestas, etc. El final de la marcha se ha llevado a cabo realizando una marcha a pie con la bicis en la mano desde la plaza del Buen Pastor hasta el Boulevard. En este último kilómetro hemos trasladado la protesta contra el TAV y el modelo desarrollista y capitalista que fomenta esta infraestructura a diferentes instituciones promotoras de este proyecto, a la vez que hemos manifestado nuestra oposición a las grandes infrastructuras que destruyen la tierra reivindicando la desobediencia como herramienta para transformar la sociedad.

De esta manera, hemos llenado la fachada de la delegacion del Gobierno Vasco en la calle Andia con pegatinas con el lema "TAV Via Muerta - AHT Bide Itsua".
En efecto, las últimas noticias demuestran más claramente que nunca que la construcción del TAV y de otros proyectos destructivos, además de ser una grave agresión a la tierra, no son más que una vía muerta, totalmente nocivos tanto desde el punto de vista social como económico. 
Esto evidencia el fracaso de los gobiernos central, vasco y navarro, ya que siguen empecinados  con el TAV a pesar de que el modelo desarrollista que fomenta esta infraestructura nos ha conducido a la crisis en la que nos encontramos. A continuación la protesta contra el TAV se ha dirigido a la delegación del Ministerio de Hacienda, donde hemos denunciado el despilfarro de recursos públicos destinados al TAV.  En tercer lugar, hemos realizado una protesta gráfica en la sede principal de Kutxa-Bank, en cuya fachada se han dibujado con tizas de colores las siluetas de personas y sectores sociales afectados por la actual crisis ecónomica y social (jóvenes, pensionistas, baserritarras, amas de casa,...). Finalmente, el kiosko del Boulevard ha acogido el acto final de esta marcha en bici desobediente contra el TAV y a favor de la tierra. En dicho acto se ha procedido a la lectura del comunicado final y de una carta dirigida al preso Aitor Esnaola, baserritarra afectado por el TAV (leer carta).

Una vez terminada la lectura, varias decenas de participantes en la marcha han subido al kiosko para cantar unos bertsos contra el TAV y de esta manera ha concluido la marcha con gran humor.   
¡MUEVETE Y ACTUA A FAVOR DE LA TIERRA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada