martes, 27 de septiembre de 2011

Kontzentrazioa Iruñeko Udaletxean, AHT Gelditu, epaiketarik ez!!



Como ya os hemos informado con anterioridad el día 5 de octubre en Gasteiz serán juzgadas 6 personas al hilo de los hechos ocurridos en la manifestación contra el TAV de Urbina en 2009, manifestación en la cual la Ertzaintza cargó indiscriminadamente contra los manifestantes allá presentes. Fruto de aquella intervención policial ayudada por un helicóptero, cientos de personas fueron identificadas, el pueblo de Urbina (castellano) y sus vecinos hostigados y humillados, decenas de personas heridas y 8 las personas detenidas, además de otra persona hospitalizada. Dos vecinos de Iruñerria serán juzgados el día 5 en la Audiencia Provincial de Gasteiz, uno de ellos, vecino de Barañain, se enfrenta a una pena de 4 años de cárcel, la petición  más alta realizada por la acusación, para la otra persona, vecina de Alde Zaharra, se piden 2 años de cárcel. Para exigir la inmediata paralización del TAV y para mostrar la solidaridad con estos 2 vecinos de Iruñea 45 personas se han concentrado ante el Aymto. de Iruñea. El día 29 en Barañáin otras 40 personas se concentraron en solidaridad con su vecino Pablo.

Urbinako manifestaldian atxilotutako 6 lagunei epaiketa.
Datorren urriak 5-ean, Gasteizko Entzutegi Probintzialean, 2009-ko urtarrilaren 17-an, AHT-ren aurka Urbinan egindako manifestaldi nazionalaren ondorengo gertaeren gaineko epaiketa egingo da.Epaituriko 6 lagunei eskatzen zaizkien kartzela zigorrak 2 urtetik 4 urteraino doaz.Hau dela eta,AHT Gelditu! Elkarlanak mobilizazioak egingo ditu, bi helbururekin, batetik AHT-ren aurkako aldarri soziala agertzea eta bestetik epaituriko pertsonei elkartasuna helaraztea.Horretarako urriak 1-an Urbinatik- Gasteiz-era arteko martxa  eta arratsaldean Gasteiz-en AHT-ren aurkako manifestaldi nazionala antolatu ditu AHT Gelditu! Elkarlanak, honako lelopean:" URBINA BERRESKURATU!, AHT GELDITU!!, EPAIKETARIK EZ!! "
Gogoratuko duzuenez, manifestaldi hartan, adin guztietako 3000 baino gehiago pertsonek hartu zuten parte, horietatik herri mugimenduko hainbat eragile  (eragile ezberdinetako kide, hautetsiak, sindikatuak, AHT-ak zuzenki kaltetuak, elkartasuna adieraztera etorritako beste herrialdetako hainbat lagun...). Manifestaldia arazorik gabe joan zen Urbinatik herriaren ondoan  dagoen obra-gune bat arte, beste batzuen artean manifestaldiak eraikuntza lanen ondorioz herriak pairatzen ari zuen txikizioa salatzea baitzuen helburu.Manifestaldia bukatu ondoren hainbat eta hainbat manifestarik obra-gunean "sentada" masibo bat egin zuten AHT-ren kalteak  salatzeko asmoz.Handik gutxira Ertzaintzaren  furgonetak azaldu ziren (baita helikoptero bat ere) manifestarien aurka gogor "kargatuz" eta hainbat eta hainbat lagun zaurituz. Minutu gutxiren buruan Ertzaintzak Urbinako herria guztiz "okupaturik" zuen, bertako bizilagunen eta AHT-ren aurkako mugimenduko kideen aurka gogorki oldartuz. Ertzaintzaren jokabide onartezin honen ondorioz 8 lagun atxilotuak izan ziren, hamarnaka lagun zaurituak izan ziren, horietatik 8 erietxera eta 1 ospitaleratu behar izan zutelarik, ehundaka pertsona identifikatuak izan ziren..
Orduko hartan salatu genuen eta berriro ere salatzen dugu, egun horretan Ertzantzak Urbinan erakutsitako jarrera ez zela kasualitatearen ondorio izan,bere garairik indartsuenean zegoen AHT-ren oposizioa kriminalizatu eta eskarmentua emateko helburu nabaria zuen jokabidea izan zen hura.

Gogoan izan, gertaera haiek Entzutegi Nazionalean epaituak izan zitezen saiakera, azkenik gertatu ez bazen ere, edota ELA sindikatuak publikoki egindako adierazpenak, non Ertzaintzak AHT-rekin zerikusia zuen edozein salaketa ekintza, "terrorismotzat" jotzeko agindua baitzuen. Gertaera haietatik bi urte luze joan direnean AHT-ren aurkako mugimenduaren aurkako kriminalizazio eta jazarpenak bere horretan jarraitu eta jarraitzen duela ozen salatu nahi dugu, eta AHT-ren egitasmoa sustatzen duten indar politikoen erabakien ordain errepresiboa gartzela zigor eskaerak, isun eskandalagarriak, atxiloketak eta errepresioa izan dira eta izaten segitzen dute. Gure delitu bakarra AHT-ren egitasmoa zalantzan jartzea izan da. Halere, hemen jarraitzen dugu, AHT-a egitasmo xahutzailea dela salatuz, lurraldea eta natura suntsitzen dituen egitasmo txikitzailea dela salatuz, eta gizartearen gehiengoaren  aurka  inposatu nahi diguten egitasmoa dela salatuz. AHT-a ez da atzerabueltarik ez duen proiektua, are eta gehiago, egungo egoera ekonomikoak agerian uzten ari baitu azpiegitura honen errentagarritasun eza.

Hau guztiagatik, epaituriko pertsonen kausaren artxibapena eskatzen dugu eta iraila osoan pertsona hauekiko elkartasuna adierazteko autoinkulpaziokanpaina(autoinkulpazio eredua) hasiko dugula  adierazten dugu. Honekin batera, urriak 1-an, goizeko 10:30-etan  Urbinan hasi eta Gasteiz-en bukatuko den oinezko martxa eta arratsaldeko 18-tan Gasteizko Bilbo plazatik irtengo den manifestadi nazionala antolatu dugula jakinarazi nahi dugu.Manifestaldi honen leloa: Urbina berreskuratu!, AHT Gelditu! Epaiketarik Ez!! izango da.

 
Urriaren 5ean, Gasteizko Entzutegi Probintzialak sei pertsona  epaituko ditu, AHTaren eraikuntzaren aurka borroka egiteagatik. 2009ko urtarrilaren 17an egindako manifestapenean, proiektu txikitzaile honi ezetza emateko, jende multzo handi bat obratan sartu eta bertan eseri zen. Ertzaintzak bere bortizkeri osoa azaldu zen, beldurra zabalduz, hamarnaka pertsona erasotuz eta zortzi pertsona atxilotuz. Atxilotuetako bi, ondoren absolbitu zituzten.

Beste seiek epaiketa dute orain, fiskaltzaren eskakizunak 40 eguneko pena-isunatik bi eta lau urte bitarteko kartzela zigorrera bitartekoak dira. Desobedientzia, istiluak eta autoritatearen aurkako atentatua atxikitzen zaizkie.
AHTaren Aurkako Asanbladak bere elkartasuna adierazi nahi die, izan ere, AHTaren aurkako borrokak kriminalizazio prozesu bat jasaten ari baita (greba orokorra Zornotzan, Irun, Donostia…). Borroka bide hauek gureak egiten ditugu, ekintza zuzena eta desobedientzia, txikizioari aurre egiteko gure esku dagoena egiteko konpromisoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada