Abiadura Handiko Trenaren aurka dauden sektore sozial anitzen bilgune izatea zuen helburu atzoko –zapatua– manifestazio nazionalak; azpiegitura horren obrak geratu, gizarteari erabakitzeko eskubidea "itzuli" eta gaur egungo garraio eta lurralde antolaketa ereduaren gaineko eztabaida soziala irekitzearen alde dauden sektore guztiak mobilizatzea. AHT Gelditu! Elkarlanak deitu zuen eta erantzun zabala izan zuen; 2.500 pertsona batu zituen, antolatzaileen esanetan.Ekinklik Argazkiak Ikusi.
Aralarreko batzarkide Rebeka Ubera, Bilduko batzarkide Ander Rodriguez, ezker abertzaleko Niko Moreno, AHT Gelditu! Elkarlaneko Mila Elortza edota Zutik-eko Joxe Iriarte Bikila joan ziren manifestazio buruan, AHT gelditzera goaz! Tenemos razones para parar un tren zihoen pankarta eskuetan. Era baketsuan joan zen protesta ekitaldia. Sebero Altubetik atera eta herriko kaleak zeharkatu zituen; lehen manifestariak Aretxabaletarako bidean San Andreseruntz hartzen den tokian zihoazenean, esaterako, Udala plazan zihoazen oraindik azkenak. Ibilbidean zehar, bi pankarta eskegi zituzten,Txikitzaileak txikitu zihoena bat eta 4.790 euro bakotxak leloduna bestea.
Bukaera Biteri plazan: Ibilbidea osatuta, Biteri plazan egin zuten amaiera-ekitaldia. Manex Agirrek eta Jokin Labaienek bina bertso bota zituzten. "Aramaion egindako apurketak txikitu duten guztiaren lagin bat" direla esan zuen kantuan lehenak; eta Paparra jaitsi, patrikak hustu, ta eskatu barkamena / hori da herri honetan egin daitekeen obra onena kantatuz bukatu zuen bertso saioa bigarrenak.
Zapatuko manifestazioa AHTren kontra egiteko ez ezik, bestelako azpiegitura erraldoien kontra egiteko ere izan zen: Pasaiako superportuaren aurka egiteko, esaterako. Euskal Herrian ukitu gabeko kosta zati gutxi batzuk baino ez daudela eta horiek zaintzeko eskatu zuten.
2500 personas secundaron ayer la manifestación convocada por AHT Gelditu! Elkarlana, que abarrotó las calles del centro de Arrasate. La marcha discurrió tras una pancarta que remarcaba la pluralidad de motivos para oponerse: «Tenemos razones para parar un tren». El objetivo era, precisamente, lograr la confluencia de los distintos sectores sociales que rechazan el TAV, por lo que la iniciativa contó con muchas adhesiones, y exigir su paralización para poder acometer un amplio debate social en torno al actual modelo de transporte.
La manifestación expresó su apoyo también a otras luchas como las que se desarrollan contra la línea de alta tensión, el puerto exterior de Pasaia, la incineradora de Zubieta o las centrales nucleares. Junto a las razones medioambientales, se incidió en las económicas. Así, una pancarta recordaba que esta infraestructura costará 4.790 euros de media por persona.
La manifestación expresó su apoyo también a otras luchas como las que se desarrollan contra la línea de alta tensión, el puerto exterior de Pasaia, la incineradora de Zubieta o las centrales nucleares. Junto a las razones medioambientales, se incidió en las económicas. Así, una pancarta recordaba que esta infraestructura costará 4.790 euros de media por persona.
No hay comentarios:
Publicar un comentario